Eski irteera, urtarrilak 17 eta 18an

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 2a

Eski irteera antolatu du Mendiriz Mendik, urtarrilaren 17 eta 18ko asteburuan. Cauteretsera joango dira, eta aukera izango da iraupen eskia, eski alpinoa eta erraketak egiteko. Prezioak, bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria hartzen ditu barne: 13 urtetik gorako bazkideek 70 euro, ez bazkideek 80; eta 13 urte arteko bazkideek 55 euro, ez bazkideek 65. Forfaita ez da prezioan sartzen.
Gaur zabalduko da izena emateko epea, eta hilaren 15era arte izango da aukera. Apuntatzeko, pasa elkartearen bulegotik (Iturregi plaza), astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Izena emateko momentuan, 20 euro aurreratu beharko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!