Tiroko San Silbestre txapelketa antolatu zuen Txantxangorri elkarteak aurreko larunbatean, eta Manu Loinaz izan zen onena: 25 plateretik, 21 jo zituen. Jose Antonio Aramburu izan zen bigarren, eta Jose Manuel Zapiain hirugarren, biak 19 plater jota. Ondoren, sari banaketa eta luntxa egin zituzten, elkartean.