Korrika bakarrik ez, umore ederrean bukatu zuten urtea, Wukroren aldeko San Silbestrean aritu ziren lasterkariek. Ezin hobeto pasa zuten, ibilbidearen 4 kilometroetan, eta denek bukatu zuten pozik. Irribarre haundi batez gainera, garaikurra ere eraman zuten Jon Altuna eta Rosi Talaverak. Beraiek izan ziren azkarrenak.
Haurren artean, berriz, Auritz Txintxurretak altxa zituen besoak helmugan, eta gaztetxoetan, Gorka Lopez de Arregi izan zen onena.
Ikusentzunezkoen sariak
Wukro eta Hernaniren bizimodua islatuz, ikusentzunezko lehiaketa ere egin dute, eta sariak banatu zituzten: aurrenekoa, Ariane, Uxue eta Mirenentzat; eta bigarrena, Axel, Aitor, Hodei eta Imanolentzat.
SAILKAPENAK:
Gizonezko helduak:
1. Jon Altuna
2. Yohannes Merino
3. Anartz Artola
Emakumezko helduak:
1. Rosi Talavera
2. Eneritz Arbelaitz
3. Mara Olazabal
Haurrak (8 urtetik behera):
1. Auritz Txintxurreta
2. Emaitz Artola
3. Ekhi Gartzia
Gaztetxoak (8-14 urte):
1. Gorka Lopez de Arregi
2. Iker Iriondo
3. Mikel Goikoetxea
Mozorro dotoreena: Aitor Arluziaga