Kontzertu berezia bihar, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 2a

Urte Berriari ongi etorria emateko, kontzertu berezia antolatu du Goiz Eguzkik, bihar. Milagrosan izango da, iluntzeko 19:00etan, eta hiru talde ariko dira: Hernaniko Otxotea, Virgil eta Julian bikotea, eta Goiz Eguzki  abesbatza.
Guztira, hamaika abesti kantatu eta joko dituzte, batzuk banaka, eta beste batzuk denek batera.

Hernaniko Otxoteak, bosgarren urteurrena
Bere bosgarren urteurrena du Hernaniko Otxoteak. Duela 5 urte sortu zen, baina bere ibilbideak bi urte bakarrik iraun zuen. Orain taldean daudenek, baina, urteurrena ospa­tu­ko dute 2015ean zehar, bihar­ko kontzertuarekin hasi eta San Joanetako Prelu­dio­a­rekin segita. Hain justu, bera­iek kantatuko dute aurrena, bihar. Festara abestuz irekiko dute kontzertua.
Goiz Eguzki abesbatzak emango dio jarraipena, eta lau abesti kantatuko ditu, tartean gabon kanta errumaniar bat.

Transilvaniako folklorea ezagutzeko aukera
Errumaniakoak dira, hain justu, Virgil eta Julian. Kale musikariak dira, Transil­va­nia­tik Hernani eta Urnie­ta­ra eto­rriak, eta hango folklo­rea eka­rriko dute Milagrosara. Gai­ne­ra, Goiz Eguzki abesba­tza­ri la­gunduko diote, Imanol Kamio eta Endika Zubeldiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!