Joxean Arabiotorreri omenaldi onena, torneoa irabaztea

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 31

Omenaldi beroa egin zioten atzo goizean Joxean Arabiotorreri, CD Hernaniren mesedetan egin duen lanagatik. Oroigarri ederrak eman zizkioten, baina denetan ederrena, bere izena daraman torneoa Hernanik irabaztea izan zen. Penaltietan irabazi zuten finala neska jubenilek, Añorgaren kontra 0-0 berdindu
ondoren. Aurretik, Oiartzun kanporatu zuten txuri-berdeek (2-0), semifinalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!