Europar Batasunekoak diren etorkinek gaur dute eskaera egiteko azken eguna, 2015eko Udal eta Foru Hauteskundeetan botoa eman ahal izateko. Udaletxean aurkeztu behar dute sufragio eskubidea erabiltzeko deklarazio formala. Europar Erkidegotik kanpokoek, berriz, urtarrilak 15 arte daukate aukera, dagozkien tramiteak egiteko: Espainiar Estatuan bizitzeko baimena eta hauteskunde erroldan izena ematea.