Trinketean, Gipuzkoako Banakako Txapelketa jokatzen ari da Oier Gurutzealde eta larunbatean galdu egin zuen 40-37 Usurbilgo Mikel Landaren aurka. Oso partidu gogorra eta polita jokatu zuten. Galdu arren, astigartarra semifinalak jokatzeko sailkatua dago eta bi aste barru hasiko dira.