Beñat Blazquez irabazle, Openean

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 31

Gipuzkoako Challengeko 6garren jardunaldia jokatu zen larunbatean, Belodromoan, eta Open kategorian, Beñat Blazquez astigartarrak irabazi zuen. Belodromoan lehenengo aldiz egiten zen proba batean hartu zuen parte: motelen lasterketa deiturikoan. Arbitroak abixua ematean, irteerara gerturatu behar izan zuten eta bertan hiru minutuz oreka mantendu, lurrean hankarik jarri gabe eta irteerako marra pasa gabe. Ondoren, arbitroak txistu egin eta sprintean buelta bat zeinek azkarrago eman lehiatu ziren. Lehia estua izan zen eta foto finisharen bidez erabaki zen irabazlea. Bestalde, Donosti Berri taldeko txirrindulari astigartarrek postuak mantentzea lortu dute. Juniorretan, Gorka Urkiola laugarren dago. Kadeteetan, Urko Semperenak hirugarren jarraitzen du eta Tomas Otermin hobetzen ari da. Larunbatean, zazpigarren jardunaldia.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!