«Preso gaixoak etxeratzeko, dinamika etengabea sortzeko garaia da»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 31

Eskualdeko preso gaixo larrien sostegu plataformak prentsaurrekoa eman zuen larunbatean, Hernanin. Preso gaixoak etxeratzeko, konpro­mi­soak hartu eta dinamika ezberdinetan parte hartzeko garai dela adierazi zuten: «Sasi guztien gainetik, gataz­ka­ren konponbide­rantz, Eus­kal Herriaren elkar­bizitza demokra­tiko­rantz, inoiz baino beharrez­koago dugu espetxe politika honen zutabe diren salbues­pen neurriak etetea eta gaixo dauden presoak etxera ekartzea. Eta horretarako noski, denon indarra beha­rrezkoa da. Jada ditugun dinamikak hauspotu eta berriak sortzeko garaia da, preso gaixoen etxeratzea­ren aldeko dinamika etenga­bea sortzeko garaia da».

Urtarrilaren 10ean, Bilbora
Euskal Herriko ia 500 preso politikoak eta gaixotasun la­rri­ak dituzten 10 presoak go­go­an izan zituzten. Bereziki, eskual­deko Gari Arruarte her­na­niarra eta Ibon Fernandez lasartearra: «Hemen gaude­nok, konpromisoa adierazten dugu dinamika anitzak elika­tu eta sustatzeko, Ibon eta Gari eta beste presoak etxera ekartzeko. Hori horrela, bat egiten dugu urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den mobilizazio erraldoiarekin eta Buruntzal­de­ko herri ezberdinetan egingo diren dinamika ezberdinekin».
Eta herritarrei ere dei egi­ten diete: «Denok gara beha­rrezkoak, zu, ni eta hura, zuek, gu eta haiek. Guztion ekinez: Ibon, Gari eta beste preso gaixoak etxera! Salbues­pen neurriak eten!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!