Haur eta gaztetxoentzako hainbat ekintza antolatu dira Gabonetan zehar. Horien artean, joko aretoa izan da zabalik kultur etxean eta gaur izango da bertan ibiltzeko azken aukera (11:00-13:00). Astelehenean itxita egongo da BECeko haur parkera irteera antolatu dutela eta. 9-12 urtekoentzako mahai-jokoak, kartak, eskulanak... eta hainbat makina daude joko aretoan: Crazy taxi, Millenium eta Radikal... Horrez gain, Gaztelekutik (12-18 urte) zinera joango dira ostiralean. Gaur eta bihar itxita egongo da.