xaguxar aisialdi taldeak irteera antolatu du astelehenean. Ludotekako haurrekin BECen antolatzen den haur parkera joango dira. Autobusean joango dira eta lekua soberan dagoenez, herritarrei zabaldu diete aukera. Izena, lehenbailehen eman behar da: info@xaguxar.org, ludotekan (ikastolan) edo kultur etxean. Prezioa: 18 euro autobusa eta sarrera. 09:00etan abiatuko dira eskolatik eta 18:30etan izango da buelta. Bakoitzak bere bazkaria eraman behar du. Jakinarazi dute egun horretan ez dela jolas aretoa irekia egongo.