Iñigo Legorburuk bi poesia sari, segidan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 30a

Bi poesia sari irabazi ditu Iñigo Legorburu hernaniarrak, oso denbora gutxian. Hondarribian, literaturako Satarka Saria irabazi zuen, Latina dakien ezjakina naiz lanarekin. Aurreneko aldia zuen poesia lehiaketa batean, eta sorpresaz hartu zuen saria. Orain egun batzuk, berriz, EHUko II. Estropada Akademikoen komunikazio lehiaketa irabazi du, Sonetozko uberetan zehar poema sortarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!