Sorpresa ederra hartu zuten umeek asteazkenean. Olentzero espero zuten eta bera bakarrik ez, Mari Domingi ere etorri zen Astigarragara. Santiomenditik jaitsi ziren biak. Kiroldegi parean zain izan zituzten Xaguxarreko kideak eta hainbat ume eta guraso. Herria zeharkatu zuten gabon kantak kantatuz eta Joseba Barandiaran plazan umeen gutunak jaso zituzten. Umeen eskariak jasota, opariak banatzeari ekin zioten gauean.