Hernaniko jubenilek hartuko dute txanda Zubipen, gaur arratsaldean. Juantxo Labaien Memoriala jokatuko dute, 16:30etatik aurrera. Hiru talde ariko dira, triangularra jokatzen, 45 minutuko partiduetan.
Hernani eta Lengokoak ariko dira aurrena, 16:30etan, Euskal Ligakoak biak. Ondoren, 17:30etan, Liga Nazionaleko Reala sartuko da jokoan, Lengokoaken kontra. Eta txapelketa ixteko, txuri-urdinen kontra jokatuko dute hernaniarrek.