Ametsen kriseiluak salgai, eta argazki lehiaketa martxan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 30a

Ametsen Kriseiluak salgai dauzkate 2 euroan, Hernaniko Gure Esku Dagoren lokalean (Andre Kale, 41). Desioa eskatu, eta zerura botako dituzte elkarrekin, bihar 18:30etan, Zinkoeneatik eta Ereñotzutik. Argazki lehiaketa ere antolatu dute, honekin lotuta. Argazki eta mezu politena bidal­tzen dituenak, bi lagunentzako otordua irabaziko du Fagollagan. Argazkiak bidaltzeko: hernanigureeskudago@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!