Urtero bezala, beste bi saski zozketatu ditu Dorronsoro okindegiak, bere bezeroak saritzeko. Lizeaga kaleko okindegian, Jexux Aierzak irabazi du saskia, eta Laurak eman zion; Akarregiko okindegian, berriz, Joxe Antonio Vergarari tokatu zaio, eta Joxek eman zion. Ogi bila joan, eta saski eder banarekin bueltatu ziren etxera.