Mertxe eta Maria Wukrotik

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 6a, 02:00

Kaixo guztioi, bidai luzearen ondoren iritsi gara Wukrora. Sentitzen dena ezin da hitzez azaldu. Angel Olaran joan zitzaigun bila aeroportura, Wukroko hiru neskatxarekin, eta ikusi orduko lepotik zintzilik jarri zitzizkigun, erakutsiaz berdin zaiela guk zer generamakien, berak askoz gehiago ematen dutela, zabaltzen duten kariñoa eta beroa kontuan hartuta. Hau beste mundu bat da, telefonoak nahi duenean egiten du, interneti buruz zer esanik ez; jendeak ez du ezertarako presarik. Arazo bakarra jateko enllera bat lortzea da. Ozpin gustoa duen talo moduko bat. Guk oso ondo jaten dugu, misioan lau sukaldari baitaude egunero pasta eta misio barruan berak landutako barazkiak prestatzen dizkigutenak. Egunero gauza desberdinak egiten ditugu. Gaur goizean azokan izan gara, milaka lagun zerbait saltzen saiatzen diren tokia, arraultz pare bat besterik ez bada ere. Nahiko nekagarria izan da, denbora guztian umeak txintxilik izan baititugu. Atzo arbolak kimatzen aritu ginen, hemen uste baitute geroz eta osto gehiago izan hobeto dela, eta sagar eta naranja-ondoek ale oso txikiak ematen dituzte, hainbeste adar izanda. Gauero bisitak egiten ditugu umezurtzak dauden etxeetara, nola dauden eta guztiak etxean dauden ikusteko. Gogorra da nola bizi diren ikustea, logela izugarri txikietan, baina aldi berean atsegina da zein esker onekoak diren. Egia esan ez dakit zer gehiago kontatu, buruan, denborarakin asimilatzea lortuko dugula uste dudan gauza izugarri baititugu. Esan dezakedan bakarra da, pasa ditudan lau egunak gogorrak izan direla, eta zoragarriak aldi berean. Eta jakin dugu arazoren bat izan dela Yemenen, baina zaudete lasai hemen egoera oso lasaia baita eta ez dago inolako gatazkarik. Harrigarria da Angel neska-mutil hauengatik egiten ari den guztia eta atentzioa deitzen du ikusteak jendeak hernaniar moduan ezagutzen gaituela. Bueno, espero dut karta hau iristea, ez baitakigu ordenadoreak beste egun batean funtzionatuko duen. Muxu bat guztioi.

Mertxe Jimenez eta Maria (*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!