Futbol goiz ederra, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 30a

Goiz ederra pasatzeko aukera dute futbolzaleek, gaur, Zubipen. Lau neska talde ariko dira lehian, Joxean Arabiotorreren II. Omenezko torneoa irabazteko asmoz.
Goizeko 10:00etan hasiko dira partiduak, eta 45 minutuko zati bakar bat jokatuko dute. Zelai osoan arituko dira, 11 jokalariko taldeetan. Hernanikoa izango da talde bat, neska jubenilena.

Hernaniarrek aurkari izango dituzte Oiartzun, Añorga eta Tolosa, gaur.

«Talde politak ekarriko dituzte txapelketara»
Beste hiru talde gipuzkoar ariko dira torneoan: Añorgak eta Tolosak jokatuko dute aurreneko partidua, 10:00etan. Hernanik, berriz, Oiartzun izango du aurkari, 11:00etan. «Talde politak ekarriko dituzte, hirurek», aurreratu du Andoni Loranek, Hernaniko senior taldearen entrenatzaileak.
Galtzaileek, 12:00etan izango dute zita berriro, 3garren eta 4garren postua jokoan. Eta final haundia 13:00etan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!