«Kaxkoko bizilagunak kezkatuta daude, Urte Berrian sartzean botatzen diren koheteekin»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 30a

Urte Berrian sartzearekin batera, koheteak bota ohi dituzte zenbait herritarrek, eta horien inguruan kezkatuta azaldu da Kaxko Elkartea: «bizilagunak kezkatuta daude, modan jarri den koheteak botatzeko ohitura arrisku­tsu­arekin, Urte Berrian sartzean».
Etxe zaharretan, suteak gertatzea oso erraza dela gogoratu dute, 2013an Ber­me­on eta iaz Trintxerpen gertatu zen bezala. Horregatik, Herna­niko Udalari eskatu diote neurriak hartu eta kon­tzien­tziazio kanpaina bat egiteko.

«Pentsatu bi aldiz, koheteak bota baino lehen»
Praktika arriskutsua dela eta, kontuz ibiltzeko dei egin diete, koheteak botatzeko asmoa du­tenei: «pentsatu bi aldiz, etxeak dauden guneetan koheteak bota baino lehen, bizilagunen eta etxebizitzen segurtasuna ber­ma­tzeko, eta legedia betetzeko».
Izan ere, koheteak botatzean akatsen bat eginez gero, azaldu dute jende askok jasan dezakela kaltea: «botatzen dituzten per­tso­nek, gehienek ez baitute beharrezko prestakuntza; beste pertsona batzuk, lesioren bat izan dezaketenak; eta etxe­bi­zitza zaharrak, egurrezkoak izan ohi direnak, eta beraz, sute bat errazago izan dezaketenak».
Bide batez, Kaxko Elkarteak jai zoriontsuak opa dizkie herritarrei, Kaxkoa garbiago eta isti­lurik gabe egongo delakoan, Urte Berriarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!