«Modu entretenigarri bat da, duela bi mendeko bertsolaritza, tematika... ezagutzeko»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 30a

Fernando Amezketarra jaio zela 250 urte bete dira aurten, eta hori aprobetxatuz, ema­naldi berezia osatu dute Eñaut Agirrek, Imanol Kamiok eta Aitor Atxegak: «urteurrena aprobetxatuz, bazen garaia omenaldi bat egiteko, ezagu­tzen den aurreneko bertsolari belaunaldiari». Biterin eskai­ni­ko dute gaur, 19:00etan. Sarrerak, 5 euroan jarriko dituzte salgai.
Garai hartako 60 bertso inguru bildu, eta ordu eta erdiko saioa osatu dute: «ez da emanaldi soila, ikerketa lane­tik ere badauka. Zailena izan da garai hartako bertsoak biltzea», azaldu du Agirrek.

Duela bi mendeko bertsoak, garaiko doinuetan
Orain dela bi mendeko ber­tso­ak ekarriko dituzte Her­na­nira, Fernando Amezketa­­rra­renak batzuk eta garaiko beste zenbait bertso­lari­renak beste­ak: Txabolategi eta Agustin Iturriaga, esaterako.
Gainera, ordukoak izan daitezkeen doi­nuetan kanta­tuko ditu Agi­rrek, Kamioren pianoaz eta Atxegaren gitarraz lagun­duta: «auke­ra izango da, duela bi mendeko bertsola­ri­tza, tematika, kezkak... eza­gu­tzeko, modu entrete­ni­ga­rrian».

«Fernando nor zen jakiteko, bere bertsoak dira iturri fidagarriena»
Bertsolari gisa, Fernando Amez­­ketarra nor zen ezagu­tze­ko aukera ere bada, gaurko emanaldia: «berari buruz asko ikertu da, baina bere bertsoak dira iturri fidagarriena. Eta bene­tan Fernando nor zen jakiteko, esaten zuena ikertu behar da», argitu du Eñaut Agirrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!