Hernaniarrak denean txapeldun!

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 29a

Gipuzkoako Gabonetako Pala Txa­pel­ke­tan Garazi Urdangarin alebina izan da txapelduna, 56 parte hartzaileri aurrea hartuta. Benjaminetan, berriz, Maddi Iriondok lortu zuen txapela, eta Joane Tolaretxipik bigarren postua, 14 parte hartzaileren artean. Emakumea Pilotari txapelketako finalean ere, bigarren mailan, Gutierrez hernaniarrak irabazi zuen, Eizmendirekin, 30-16, Aldai eta Maiza­ren aurka. Aurreneko mailan, berriz, Ene­ritz Perez (Hernani) eta Maider Mendizabal (Anoeta) izan ziren txapeldunak, 30-18, Garmendia (Alegia) eta Maider Huiziren kontra (Hernani).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!