Abenduaren 31n Ametsen Kriseiluak zerura botatzeko deia egin du Gure Esku Dagok. 18:30etan egingo da, Zinkoeneatik eta Ereñotzutik. Horrekin lotuta, argazki lehiaketa antolatu dute. Argazki eta mezu politena bidaltzen dituenak bi lagunentzako otordua irabaziko du Fagollagan. Argazkiak bidaltzeko: hernanigureeskudago@gmail.com/610 044 001.