Bozkatu ahal izateko eskaera, lehenbailehen

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 28a

Amher eta Sos Arrazakeriak jakinarazi dute etorkinek berehala egin behar dutela eskaera 2015eko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan botoa eman ahal izateko.
Botoa eman ahal izango dute Europar Batasuneko 28 estatu kideetako herritarrek; Europar Erkidegotik kanpoko pertsonek, espainiar nazionalitatea badute; eta Europar Erkidegotik kanpoko herritarrek, ondorengo herrialdeetakoak badira: Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ecuador, Islandia, Norvegia, Zelanda Berria, Paraguay, Peru eta Trinidad eta Tobago.
Horretarako, ordea, baldintza batzuk bete behar dira.

Asteartea baino lehen, deklarazioa
Europar Erkidegoko herritarrek asteartea baino lehen aurkeztu behar dute udaletxean sufragio eskubidea erabil­tzeko deklarazio formala.
Europar Erkidegotik kanpoko herritarrek berriz, behar dituzte: Espainiako Estatuan bizitzeko baimena; hauteskunde erroldan izena emanda egotea azken 5 urteetan gutxienez (Norvegiaren ka­suan 3 urte nahikoak dira); eta Espainiako Estatuan bizi diren atzerritarren hauteskunde erroldan izena emanda egotea. Urtarrilaren 15a arte eman daiteke izena bertan, udaletxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!