«500 preso politikoen artean asko salbuespen egoera larrian daude»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 28a

Preso gaixo larrien egoera sa­la­tzeko prentsaurrekoa eman zuen atzo Hernanin, Burun­tzaldea mailako preso gaixo larrien sustengu plataformak.
Azaldu zuten: «500 preso politikoen artean asko salbuespen egoera larrian daude: sakabanaketa, bizi arteko espetxe zigorrak, isolamenduak... Eta ezin ahaztu gaixotasun larriak dituzten 10 euskal preso politikoak». Horien artean daude Gari Arruarte eta Ibon Fernandez Iradi hernaniarrak.

Konpromisoa egoerarekin bukatzeko
Horrekin guztiarekin bukatzeko herriz herri martxan jarri diren eta jarriko diren ekitaldietan parte hartzeko konpromisoa eskatu zuten:  «gatazkaren konponbiderantz, Eus­kal Herriaren elkarbizitza de­mo­kratikorantz, inoiz baino beharrezkoago dugu espetxe politika honen zutabe diren salbuespen neurriak etetea eta gaixo dauden presoak etxera ekartzea».
Konpromiso horietako bat gaur hartuko dute: Mar­tu­te­ne­ko espetxera martxa egingo da 11:30etan Zinkoeneatik abia­tuta. Urtarrilaren 10ean, berriz, Bilbon Manifestazio Nazionala egingo da.
Hernaniko Ernaik, bestalde, 11 konpromiso askatasunerantz ekimena antolatu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!