Egoera sakon aztertu eta gero, aurten ez da helduen erronda atera Ereñotzun, baina ume eta gurasoenak ez du hutsik egin. Kuadrila ederra elkartu zen auzoko txoko eta etxe gehienak kantuz alaitzeko asmoz. Lastaolatik abiatu eta Ereñotzun bukatu zuten, bost bat orduko saioa egin ostean. Ugaldetxon ateratako hainbat argazki, interneten daude ikusgai.