Wukroren aldeko San Silbestre lasterketa egingo da asteazkenean, eta izen ematea zabalik dago www.kirolprobak.com webgunean, Pelotadendan eta Ibai Mendin. 17:30etan 8 urte artekoen txanda izango da; 17:35etan, 9-13 urte bitartekoena; eta 17:45etan 14 urtetik gorako guztiena. Mozorro onenak ere saria izango du.