Euskal Selekzioa eta Mexiko, aurrez aurre

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 28a

Mexikoko Selekzioa izan da aurten Pelotako Mundu Txa­pelketako irabazlea, eta gaur, Hernanin izango da, Euskal Selekzioaren aurka jokatzeko.
Euskal Pilota Federazioak Hego Euskal Herrian antolatu dituen lau jaialdietan au­rre­nekoa izango da. Bizkaian, Araban eta Nafarroan izango dira hurrengoak, Euskal Se­lekzioaren ofizialtasuna alda­rrikatzeko.
Hernanin, gaur, 2 partidu jokatuko dira, 17:30etan hasita.

Bi partidu
Aurrena jokatuko da emaku­mez­­koen paleta goma par­tidua. Amaia Irazustabarrena hernaniarrak jokatuko du, Anoetako Maider Mendi­za­ba­le­kin, eta 30 metroko fron­toiko modalitateko txapel­dunak izango dituzte aurrez aurre: Paulina Castillo eta Rosa Flores.
Bigarren partidua eskuz binakakoa izango da: Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte hernaniarrak ariko dira (azken hau D.V-Bankoa Tor­ne­o­ko azpitxapelduna), 36 me­tro­ko frontoiko munduko az­pi­txa­peldunen aurka: David Al­varez eta Fernando Medina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!