Espetxe politikarekin bukatzeko eta presoen eskubideak errespetatzea lortzeko konpromisoa hartzeko deia egin zuten atzo Hernaniko preso eta iheslarien senideek. Zapi-kate bat osatu zuten, Plazatik Plaza Berriraino, Andre Kalen barrena, eta Kale Nagusian gora, Plazaraino. «Konpromisoa denok hartu behar dugu. Dispertsioarekin bukatzeko urtea da 2015».
Horrekin lotuta, dei egin zuten parte hartzeko biharko Martuteneko espetxerako martxan (11:30etan Zinkoeneatik abiatuta), eta urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den Manifestazio Nazionalean.
Bestalde, Ernaik 11 konpromiso askatasunerantz ekimena aurkeztu zuen atzo, preso gaixoen alde. Baraualdia hasi zuten, eta gaur jarraituko dute, ekintza gehiagorekin.