Hernanin bezala, Ereñotzun ere Ametsen kriseiluak botako dituzte zerura, asteazkenean (urtarrilak 31). Gure Esku Dagoren ekimen berria da. Helburua da bakoitzak bere desioa bertan idaztea eta denak batera zerura bidaltzea. Horretarako, arratsaldeko 18:30etan jarri dute hitzordua.
Enkargatzeko, bihar arte
Kriseiluak enkargatzeko, Irrintzin eman behar da izena eta bihar da azken eguna. Animatzeko dei egiten diete ereñotzuarrei.