Iker Salaberria goizuetarrak eta Mariezkurrenak Villabonako txapelketako semifinala jokatuko dute bihar (10:30). Sein eta Arangurenen aurka ariko dira. Final laurdenetan, 22-3 irabazi zieten Oteiza eta Etxeberriari. Bestalde, lehengo astean, Napar jokoetan, kadete mailako finala irabazi zuen Salaberriak, Mariezkurrenarekin. 22-15 nagusitu ziren Oberenaren aurka. Joanes eta Beñat Apezetxea anaiek, berriz, alebin 3garren mailan galdu egin zuten finala, 18-11, Lagunak taldearen aurka. Eta lau t’erdian, banaka, Beñat Apezetxeak 18-14 galdu zuen benjaminetan Irribarriaren aurka. Eta kadeteetan, Antton Apezetxeak 18-10 irabazi zion Olideni.