Urte Zahar gaueko koplak, gogoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 27a

Asteazken gauean ez da seguru halakorik izanen, baina garai batean bai. Garai batean kopla kantari atera­tzen ziren Aranon, Urte Zahar gauean. 2013ko Miaxiria aldizkarian, Erramun Huici eta Roke Ansak utzitako testigan­tzak bildu zituzten eta horiek ekarri nahi izan ditu gogora Kronikak.
Argirik gabe, ez farola, ez literna, ibiltzen zirela gogora­tzen zuen Ansak. Hementxe, kopla batzuk: 
Zapata zuri paperez 
euri denean baterez 
nagusi jauna esan zaiguzu hasiko geran edo ez!
Dios te salbe, ongi etorri
gabon Jainkoak diela 
egiarekin kunpli dezagun 
urte zaharren despeida/
urte berriyan sarrera. 

Gauean, gaupasa egiten zuten herriko baserrietan kantatzera joateko. Batzuetan aterik ez irekitzea ere tokatu zitzaien aurrekoei, baina Ansak ez zuen gogoan. Zaharrei en­tzundako kopla, honakoa: 
Ematekotan emazu
bestela ezetz esazu
Mari Anttoni deitzen dan hori
alu bizartzu zera zu!

Tailerrak eta erakusketa
Umeentzako jolas tailerrak izanen dira asteartean (10:00-13:00) Aranon. Erakusketa bat ere antolatu dute eskolako umeek egindako la­ne­kin eta Gabonetan zehar egonen da ikusgai Kontsejun.

Etxez etxe kantari, Olentzero, Miaxiria...
Olentzerok ere badaki Aranorako bidea eta opari ederrak ekarri zizkien asteazkenean aranoarrei ere. Horien artean, Miaxiria aldizkaria.
Aurretik, etxez etxe ibili ziren kantuan eta bazkaria ere egin zuten San Roken. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!