Eguberrietako tailerrak, astelehenetik asteazkenera

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 27a

Goizueta eta Aranoko Euskara zerbitzuak antolatuta, Egube­rrie­tako tailerrak eginen dira bi herrietan. Haur eta Lehen Hez­kuntzako haurrentzat an­to­latu dira eta 30etik gora umek eman dute izena. Astelehen eta asteazkenean Goizuetako eskolan izanen dira saioak, 10:00e­tatik 13:00etara, eta asteartean, Aranoko San Roke elkartean. Eskulanak, jokoak, jolasak... eginen dituzte Dindaia fundazioak gidatuta. Begiraleak goizuetarrak izanen dira.

Presoen alde, kontzentrazioa
Ohi bezala, Urte Zahar egunean, presoen aldeko kontzentrazioa eginen dute plazan.

Olentzero eta Mari Domingi
Olentzero eta Mari Domingi Goizuetara ere iritsi ziren asteazkenean eta opari ederrak utzi zituzten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!