Sei kilometro, euskeraren alde

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 27a

Inuxente Eguneko lasterketa aurrea hartuta dator aurten. Gaur izango da eta horrez gain, euskeraren aldeko las­ter­keta ere izango da. Euska­raz bizi nahi dut! leloarekin antolatu dute Udaleko Kirol Sailak eta Mundarro kirol elkarteak. Joseba Barandiaran plazan izango da irteera eta helmuga.
Adinaren arabera, bi ordu­tegi izango dira: 16:30etan, 0-5, 6-11 eta 12-16 urtekoek izango dute parte hartzeko aukera, eta 17:30etatik aurrera, 17 urtetik gorakoen txanda izango da. Azken hauek 6 km egin beharko dituzte.
Izen ematea bertan izango da 16:00etatik aurrera. Pre­zioa: 5 euro. Astigartarrei eta bailarako herritarrei parte hartzeko dei egiten diete.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!