Esketxik onena, astigartarrek egina

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 24a

Aitortxo izeneko esketxak irabazi du Motxian Eby esketx lehiaketa, Buruntzaldean, eta esketx hori astigartarrek egina izan da. Aitor Vazquez, Nerea Vazquez, Lide Aldalur, Nahia Azparren, Hodei Exposito, Jon Prior, Julen Ollokiegi eta Oier Hernandez dira egileak. Horrez gain, publikoaren saria ere jaso dute eta denera, 350 euro irabazi dituzte. Aurreko ostegunean banatu zituzten sariak Udal ordezkariek. Bigarren saria, lasartearrek lortu zuten Udarako me­mo­riak esketxarekin. Eskualdetik 12 esketx aurkeztu dira denera: 2 Astigarragatik, 8 Lasarte-Oriatik eta 2 Andoain­dik. DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketa izan da,  Buruntzaldea eta Oarsoaldeako Euskara Sailek bultzatua. Oarsoaldean, Masajista eta Ohea izan dira sarituak. Esketx irabazleak ikusgai daude: www.motxianeby.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!