Euskeraren aldeko eta Inuxente Eguneko lasterketa, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 24a

Euskaraz bizi nahi dut! eta Inuxente Eguneko lasterketa herrikoia antolatu dute Udaleko Kirol Sailak eta Mundarro kirol elkarteak. Larunbatean izango da, Joseba Barandiaran plazan.
Adinaren arabera, bi ordu­tegi izango dira. 16:30etan, 0-5, 6-11 eta 12-16 urtekoek izango dute parte hartzeko aukera. 17:30etatik aurrera, berriz, 17 urtetik gorakoen txanda izango da. 6 km egin beharko dituzte.
Izen ematea bertan izango da 16:00etatik aurrera. Pre­zioa: 5 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!