Hernaniarrak finalean gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 27a

Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dira gaur Hernanin, 17:30etan hasita. Aurreneko mailan bi hernaniar elkarren kontra ariko dira: Eneritz Perez, Maider Mendizabalekin batean, Maider Huizi eta Ainhoa Garmendiaren kontra. Bestalde, arratsaldeko 15:30etatik aurrera umeen Gabonetako Txapelketako finalak jokatuko dira. Alebinetan Garazi Urdangarin hernaniarrak jokatuko du. Benjaminetan, berriz, Maddi Iriondo eta Joana Tolaretxipi sailkatu dira finalerdietarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!