Gaur goizeko 10:00etan hasita, eta bihar 11:00etatik aurrera Pilota Eskolako txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da Hernaniko forntoian. 40 gaztetxo inguru ari dira lehian. Bestalde, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako partiduak ere jokatuko dira gaur eta bihar, Iruran eta Gaskan. Beste zita garrantzitsu bat ere izango da bihar Hernanin: Mexiko eta Euskal Selekzioaren arteko partidua.