CD Hernaniko neskak, Gabon giroan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 27a

Hernaniko futbolariak Gabon giroan murgilduta dabiltza. 12 eta 21 urte bitarteko 80 bat jokalari elkartu dira egun hauetan, herrian barrena Altxorraren Bila jokoan ibili eta Santa Barbara elkartean merendola egiteko. Pri­meran ibili dira, eta antolakuntzak eskerrak eman nahi izan dizkie Santa Barbara elkarteari eta Peio Loranen txisteei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!