Hiru talde lehian gaur, Hernani Saria lortzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 27a

Igeriketako Hernani Saria izango da jokoan, gaur, goizeko 09:30etatik aurrera, Hernaniko kiroldegiko igerilekuan.
Hori dela eta, igerilekua itxita egongo da.

Hiru talde, nor baino nor
Txapelketan hiru taldek har­tu­ko dute parte: Buruntzaldeak, Ordizik eta Usurbilgo Uda­rregik.
Bi proba mota egingo dira; bakarkakoak, batetik, eta erreleboka, bestetik.
Azken hori izaten da ikus­min haundiena sortzen duen proba. Izan ere, erreleboka mar­karik onena lortzen duen taldeak eramaten baitu etxera eguneko saririk preziatuena: Hernani Saria, hain zuzen ere.
Girorik ez da faltako, beraz, gaur goiz osoan zehar Her­na­niko kiroldegian. Txapel­ke­taren antolatzaileek dei egi­ten diete hernaniarrei ber­ta­ratu eta igerilariak ani­ma­tzera. Ea Hernani Saria Hernanin ber­tan gelditzen den!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!