Ugalde, ehiztari abilena

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 26a

Abenduaren 14an ospatu zuen Txantxangorri elkarteak ehiza txiki txapelketa, txakurrarekin. Juan Mari Ugalde izan zen irabazlea, 4 pieza botata. Segidan sailkatu ziren: Iñaki Loyarte (3 pieza), Mikel Loidi (3 pieza), Odei Egaña (2 pieza), Ekaitz Cisneros jubenila (2 pieza), Iñaki Mendizabal (2 pieza), Juan Pedro Yeregui beteranoa (pieza bat), Joseba del Valle (pieza bat), Ramon Izagirre (pieza bat) eta Gaspar Loidi (pieza bat). Bestalde, larunbatean Compak Spoting, San Silbestreko plater tiro txapelketa jokatuko da Oiartzungo Arkalen. Bertan eman behar da izena, 09:00etatik 10:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!