Webgunea herritarren eskura, ekarpenak egiteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 26a

Hernaniko EH Bilduk martxan jarri du 2015-2019 legegintzaldiko lehentasunak finkatzeko prozesua; Puntuz Puntu dinamika. Hainbat gairi buruz eztabaidatzeko batzar eta mintegiak antolatu dituzte. Era berean, ekarpenak egin eta hauteskunde zerrendetarako hautagaiak proposatu daitezke webgunean (www.hernani-ehbildu.eus), helbide elektronikoz (hernani@ehbildu.net) edota herriko hainbat lekutan jarritako inkesten bidez (Rioja taberna, Garin...).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!