Hernaniarrek harrera beroa egin zioten, asteazkenean, Olentzerori. Plaza bete jende zegoen Olentzero eta Kottonio astoa iritsi zirenean. Kale-bueltaren ondoren, gaztetxoenen eskutitzak jaso eta oparitxoak banatzen aritu zen Olentzero. Berak ere jaso zituen muxu goxoak eta opariren bat edo beste!