Tomaxin, Araiaren etxera

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 26a

Zikuñaga auzoan ere ospatu zuten Santo Tomas eguna; aurten, aurreneko aldiz. Giro ederrean, txistorra pintxo goxoekin gozatu zuten auzotarrek. Hala ere, eguneko protagonista Tomaxin txerrikumea izan zen. Eguna bukatzerako zozketatu egin zuten, eta Araiak eraman zuen Tomaxin etxera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!