Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Arnaitz Lasarte eta Jexux Mari Irazu ariko dira bihar bertsotan, 19:30etan hasiko den Bertso Jaialdian. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Agin Laburu ariko da. Sarrerak Biterin bertan jarriko dira salgai, emanaldiaren aurretik.
Fernando Amezketarra, 250 urte
Gabonetako Bertsolataren barruan izango da ekitaldi gehiago. Asteartean emanaldi berezia eskainiko dute Eñaut Agirrek, Aitor Atxegak eta Imanol Kamiok. Fernando Amezketarra izango dute gaia, 19:00etan Biterin hasita.
Urte Zaharreko erronda
Hilaren 31n, berriz, errondan aterako dira urtero bezala. 17:15etan jarri dute zita, udaletxeko arkupeetan.