Dispertsioaren kontra, osatu zapi-katea

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 26a

Hileko azken ostirala da gaurkoa, eta Hernaniko preso eta iheslarien senideek ekin­tza berezi bat prestatu dute: zapi-katea osatzeko deia lu­za­tu dute, iluntzeko 20:00etan, Kale Nagusia eta Andre Kale lotuz.
Aurreko ostegunean mozi­oa aurkeztu zuten senideek, presoen egoera azaltzeko eta haien eskubide guztiak erres­petatuak izan daitezela eska­tzeko. Hori lortzeko politi­ka­rien konpromisoa eskatu zu­ten. Era berean, herritarrei ere dei egin zieten gaurko eta da­tozen ekintzetan parte har­tzeko. «Urtero bezala gabonak heldu dira, eta gure senide presoak Euskal Herritik oso urruti ditugu, urrutiegi. Dis­per­tsioak gabonetan ere erre­pidean jartzera derrigortzen gai­tu, eta gure bizitza arris­kuan jarri beharrean gaude».

Igandean Martutenera; urtarrilaren 10ean Bilbora
Bestalde, igandean, hilak 28 Martuteneko kartzelara mar­txa antolatu da, 11:30etan Zin­koeneatik abiatuta. 12:30etan ekitaldia egingo da espetxean bertan. Hernaniko Sortuk ere bertara joateko deia luzatu du.
Azkenik, urtarrilaren 10ean Manifestazio Nazionala egin­go da Bilbon, 17:30etan hasita, Dispertsioari Stop lemapean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!