Irabazle franko, udazken-neguko jokoetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 24a

Santo Tomas eguna gogotik ospatu zuten Goiz Eguzkin. Batetik, gabonetako saskiak zozketatu zituzten. Irabazleak: Juana Sedano, Maria Teresa Milagros Osa eta Silvio Martin. Udazkeneko jokoetako sariak ere banatu zituzten: musean, Primitivo Gonzalez-Luis Lozano eta Teodoro del Rio-Evaristo Garcia; tutean, Jose M. Arenal-David Inclan eta Manolo Morato-Hipolito Prieto; punttuan, Lukas Yuste-Florian Martin eta Patxi Apezetxea-Eugenio Urruzola; eskoban, Sabino Mateos-Gabriel Asensio eta M. Dolores Anabitarte-M. Paz Lunaro. Kaleko jokoetan, berriz, emakumezkoetan, M. Paz Lunaro, Josefa Sanchez, Angeles Manso eta Vicenta Lopez, eta gizonezkoetan, Francisco Navas, Pedro Mugerza, Jose Iglesias, Jesus Brillo, Jose Miguel Arana, Eugenio Urruzola, Francisco Moya eta Antonio Mujika.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!