Osiñagako auzotarrek ederki pasa zuten Santo Tomas egunean. Olaizolan egin zen mus txapelketan, 16 bikotek hartu zuten parte, eta sariak izan ziren aurreneko lauentzat: Joxe Angel Etxeberria eta Xabier Etxeberria; Fernando Narro eta Bizente Arnaiz; Joxe Errazkin eta Pako Perez; eta Balentin Urdangarin eta Joxe Angel Belaunzaran. Gabonetako saskia, berriz, Antzine de la Cruzek jaso zuen.