Astigartarrek postuei eustea lortu dute

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 24a

Gipuzkoako Challengeko bosgarren jardunaldian, lan ederra egin zuten Donosti Berri taldeko txirrindulari astigartarrek eta sailkapen orokorreko postuei eustea lortu dute. Juniorretan, Gorka Urkiolak laugarren postuan jarraitzen du eta 39 puntutara dauka liderra. Kadeteetan, Tomas Oterminek ere saio ederra egin zuen eta Dania­rre­an eta Scrachean sailkatu zen. Maila berean, Urko Semperenak ez zuen bere egunik onena izan, baina bere hirugarren postuari eustea lortu zuen, sailkapen orokorrean. Liderra 40 puntutara dauka eta bigarrena, 4 puntutara. Larunbatean seigarren jardunaldia izango da 16:00etatik aurrera Belodromoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!