Kursaalera joateko deia, PSE-EEk

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 24a

Santo Tomas bezperan ha­mai­ketakoa egin zuen PSE-EEk Casa del Pueblon. Bertan izan zen Iñaki Arriola, sozialista gipuzkoarren idazkaria. Orain arteko ibilbidearen balantzea egin zuen, eta azpimarratu zuen: «botoak IU edo Podemosera ez desbideratzeko, garrantzitsua da ezkerreko jendeak PSE-EE bozkatzea».
Ricardo Crespo Hernaniko alkategaia ere goraipatu zuen.

Autobusa, Kursaalerako
Bestalde, PSE-EEk ohar batean jakinarazai du Pedro Sanchez PSOEko Idazkari Nagusia Kursaalen izango dela urtarrilaren 10ean, asanblada irekian. Bertara joateko autobusa jarriko du Hernaniko PSE-EEk. Casa del Pueblon izena eman besterik ez dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!