Euskal Liga bigarren mailako bi taldeek irabazi egin dute asteburuan. Neskak 53-34 nagusitu zitzaizkien Askartza taldeari eta mutilak 54-76 Leioari. Neskak laugarren postuan daude, hirugarrenarekin berdintuta, eta liderra eta bigarrena puntu batera dauzkatela. Mutilek, beheko postuetatik urruntzeko pauso ederra eman dute. Gipuzkoako ligan, berriz, Mundarro-La Sallek ezin irabazi jarraitzen du azkenaurreko postuan. 43-63 galdu zuen DKSren aurka.